OK MAGAZINEA
4 Oñatiar izan ziren lehen hamar postuetan Asteasun
Abenduko lehen asteburuan kirolari askok zubi edo jai egunak izan badituzte ere, ziklokrosean, Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariek zita bikoitza izan dute asteburuan. Larunbatean Asteasun aritu ziren eta Igandean berriz, Espainiako Kopako Igorreko ziklokrosean lehaitu ziren. Asteasun batez ere oso lan txukuna egin zuten kadete eta gazte mailako txirrindulariek.
Arrikrutz Aloña Mendiko ziklistak, asteburu gogorra izan dute, bi egunetan bi lasterketetan aritu baitira. Larunbatean Asteasun izan ziren oñatiarrak eta kadete eta gazte mailetan emaitza adierazgarriak lortu zituzten. Kadete mailan esaterako, Ander Gartzia seigarren postuan helmugaratu zen. Jubenil edo junior mailan berriz, lehen hamar sailkatuetan lau oñatiar sailkatu ziren. Julen Umerez (4.), Xabier Aiastui (6.), Ekaitz Txintxurreta (7.) eta Xabier Murgiondo (8.) helmugaratu ziren. Maila berean, Beñat Ormaetxea (23.) eta Andoni Igartuak (28.) ere parte hartu zuten.
Julen Umerez izan zen gureen artean onena. Junior mailan zortzigarren postuan helmugaratu zen. Xabier Aiastui (18.), Xabier Murgiondo (26.), Andoni Igartua (29.) eta Ekaitz Txintxurreta (33.) sailkatu ziren. Kadete mailan, Ander Gartzia 23. iritsi zen helmugara. Sailkapen ofizialak [hemen].
4 Oñatiar izan ziren lehen hamar postuetan Asteasun
Abenduko lehen asteburuan kirolari askok zubi edo jai egunak izan badituzte ere, ziklokrosean, Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariek zita bikoitza izan dute asteburuan. Larunbatean Asteasun aritu ziren eta Igandean berriz, Espainiako Kopako Igorreko ziklokrosean lehaitu ziren. Asteasun batez ere oso lan txukuna egin zuten kadete eta gazte mailako txirrindulariek.
Arrikrutz Aloña Mendiko ziklistak, asteburu gogorra izan dute, bi egunetan bi lasterketetan aritu baitira. Larunbatean Asteasun izan ziren oñatiarrak eta kadete eta gazte mailetan emaitza adierazgarriak lortu zituzten. Kadete mailan esaterako, Ander Gartzia seigarren postuan helmugaratu zen. Jubenil edo junior mailan berriz, lehen hamar sailkatuetan lau oñatiar sailkatu ziren. Julen Umerez (4.), Xabier Aiastui (6.), Ekaitz Txintxurreta (7.) eta Xabier Murgiondo (8.) helmugaratu ziren. Maila berean, Beñat Ormaetxea (23.) eta Andoni Igartuak (28.) ere parte hartu zuten.
Igandean Igorren
Larunbatekoaz gain, igandean ere izen handiko proba baten lehiatu ziren oñatiarrak. Arrikrutz taldeko kideak, Espainiako Koparako puntuagarria den Igorreko lasterketan lehiatu ziren. Asteasuko probarekin alderatuta, hemen maila dexente altuagoa izan zen eta Aloña Mendiko ziklistek lan txukuna egin zuten arren, ez zuten larunbatean bezain beste nabarmendu.Julen Umerez izan zen gureen artean onena. Junior mailan zortzigarren postuan helmugaratu zen. Xabier Aiastui (18.), Xabier Murgiondo (26.), Andoni Igartua (29.) eta Ekaitz Txintxurreta (33.) sailkatu ziren. Kadete mailan, Ander Gartzia 23. iritsi zen helmugara. Sailkapen ofizialak [hemen].
No hay comentarios:
Publicar un comentario