Arrikrutz-Oñatiko Kobak-eko harrera etxean izango da ekitaldia urriaren 13an, goizeko 11etan.
Arrikrutz-Oñatiko Kobak babestutako ekipoan 7 oñatiar daude,
4 kadete mailan,
2 jubeniletan
eta beste 1 Sub-23an.
Oñati Ziklo Kross taldeak 2012-2013 denboraldian 22frogatan parte hartuko du, besteak beste, Euskal Herria, Burgos eta estatu mailako bestelako txapelketetan.
Zuzendari lanetan Josu Alberdi eta Ruper Arkauz, eta mekanikan Jon Arkauz arituko dira.
“Arrikrutz Oñatiko Kobak” izango da babeslea, Lizarralde Kirolak eta Rogerrekin batera.
Bertaratzea gonbidatzen zaituzte, bizikleta munduko elkargune bihurtuko baita Arrikrutz Kobako harrera etxea, urriaren 13an goizeko 11etan
Partaideak:
Oñatiko Udala ( Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia)
Oñatiko Ziklo Kross Taldea
Babesleak
...
No hay comentarios:
Publicar un comentario