lunes, 15 de octubre de 2012

Miko-poteoa

Miko-poteoa Arantzazun zapatuan


2012-10-15 17:03:18 Amaia Garate

Aurreko urteko arrakastaren ondoren, Arantzazuko Adiskideak eta Naturgintza Fundazioak bigarren Miko-poteoa antolatu dute. Arantzazuko jatetxeek hartuko dute parte Euskal Herriko perretxikoen gastronomia

sustatzeko jardunaldi honetan.



Urriaren 20an egingo den jardunaldi honi arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera eta bertan Arantzazuko jatetxeek parte hartuko dute, Sindikak, Goiko Bentak, Zelai Zabalek eta Arantzazu Hotel Santutegiak hain zuzen ere. Euskal Herrian perretxikoen zaletasuna oso nabarmena izan da beti, gainera udazkenarekin batera, jende ugari barneratzen da hemengo basoetara perretxiko preziatu hauen bila.



Aukeraketa, bilketa eta sukaldeko prestaketa izan dira zale eta adituentzat aspektu garrantzizkoenak. Aurreko edizioan aukeraketa eta bilketaren oinarrizko gakoak landu ziren, aurtengoan aldiz, sukaldeko prestaketa eta aspektu gastronomikoen inguruan zentratuko dira ekintzak.



Aipatu bezala, jardunaldia 18:30etan hasiko da, Zelai Zabal jatetxeko sukaldaria den Alberto Elorzarekin. Gandiaga Topagunea I eraikinean izango da hau, eta sukaldari ezagun honi esker, Euskal Herriko perretxikoen sukaldaritzan eta kultura gastronomikoan barneratzeko aukera paregabea izango dugu. Hitzaldia amaitzeaz bat, 20:00etan, II. Mikopoteoa hasiko da Gandiaga Topagunean bertan, Zelai Zabal jatetxeak eskainitako pintxo mikologikoekin.



Kontsumizio bakoitzak (mikopintxoa eta edaria) 1,5 euroko salneurri izango du

No hay comentarios:

Publicar un comentario