miércoles, 24 de octubre de 2012

Urbiako fondaN,sua.




Su hartu du Urbiako fondako sukaldeak, eta teilatua ere erre da

2012-10-24 12:09:19 Oihana Elorza

Atzo goizean, martitzena, piztu zen sua sukaldeko ke-erazgailuan. Sukaldea bera eta goiko aldea, logela eta teilatua erre dira. Inguruan bildu ziren 12 lagun inguruk itzali zuten sutea. Gaur itxita dago fonda, baina asmoa da bihar bertan zabaltzea.



Sua piztu zenen unean, Urbia inguruan zeuden mendizaleak, Oñati eta Azpeitikoak tartean, eta Urbiako artzainak ibili ziren sua itzaltzen. Horretarako, fondan bertan zituzten su-itzalgailuak edo extintoreak erabili zituzten, baina horiek nahikoak ez-eta errekako ura ere erabili zuten; balde handi batzuetan ekarri zuten ura, eta bidaia bat baino gehiago egin zituzten errekara ur bila. Suhiltzaileak ere joan ziren, Arabatik, Aguraindik zehazki. Haiek joan orduko sua itzalita zegoen baina eurek bukatu zuten lana.







Suhiltzaileen kamioia Urbiako fondaren atzeko aldean. (Argazkia: Gasteizko suhiltzaileak)



Fondako lagunek esan diguten moduan, orain dena txukuntzen ari dira: garbitzen eta lehortzen. Gaur, eguaztena, itxita dago baina euren asmoa da bihar bertan, eguena, zabaltzea. Dena dela, asteburuan zabalik egongo dela ziurtatu dute, eta baita hurrengoan ere, Domu Santuko zubian. Horixe izango da, hain justu, zabalik egongo den azken asteburua, gero hilabeteko oporrak hartuko dituztelako fondako langileek.



Sukaldeari dagokionez, beraz, bihar zabaltzea da asmoa. Goiko aldea konpontzeak, baina, denbora gehiago eramango du: euren logela eta teilatua erabat erre dira, eta teilatu berria egin behar dute orain. Baieztatu dute hurrengo astean hasiko direla horretan. Eraikuntza lanak egiten dituen enpresa batek eraberrituko du teilatua.



No hay comentarios:

Publicar un comentario