miércoles, 19 de diciembre de 2012

Urgain eskola

Urgain eskola, Oñatiko Euskal Eskola Publikoaren izen berria


2012-12-19 16:14:42 Mireia Bikuña

Oñatiko lau ikastetxe publikoek euren izaera mantenduko duten arren, elkarlanean burutuko duten ekimenetan, Urgain Eskola izena hartuko dute aurrerantzean. Xedea da Oñatiko Euskal Eskola Publiko baten irudia eman eta izaera bakarra izatea, auzo lana bultzatuz eta elkarlanean aritzeko bideak jorratuz.


Urgain eskola osatzen duten eskoletako zuzendari, irakasle, guraso eta ikasleak irudi berriarekin.



"Txiki-txoko Haurreskola, Errekalde Herri Eskola, Zuazola- Larraña Institutua eta Helduen Heziketa, Oñatiko Eskola Publikoa osatzen dugun ikastetxeak, orain arte egin dugun lana eta koordinazioarekin jarraitzeko, eta hein batean elkarlan hori bultzatzeko, izen eta irudi berri batekin identifikatuko gara: Urgain Eskola. Hori izango da gure marka berria". Berba horiekin aurkeztu zuten atzo arratsaldean Urgain Eskola, bertako kide diren ikastetxeetako ordezkariek: tartean zeuden irakasle, guraso elkarteko kide eta ikasleak.



"Lau erreka sorburuan"

Urgainen helburua da Oñatiko Euskal Eskola Publikoari irudi berria ematea. Dena den, ikastetxe bakoitzak bere izena mantenduko du. "Lau ikastetxe eta bost gune elkartu gara, baina oraingo izenak mantenduko ditugu. Gainera, administrazio arloan independienteak izaten jarraituko dugu", esan zuen Kepa Altubek.



Urgain izenaren gaineko azalpenak ere eman zituzten: " Ura sorrera edo iturburu bezala hartu izan dugu betidanik, eta euskarak ere ur horretatik edan du. Urgain Eskola osatzen dugun ikastetxeek lau erreka ditugu sorburuan: Korta erreka Larrañan, Olaran erreka Txiki-txokon, Arranoaitz erreka Errekalden eta Oñati erreka Zuazolan".



"Zerbitzu integrala"

Urgain Eskolako ikastetxetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Hezikleta Zikloak eta nagusien hezkuntza ematen dute. "838 ikasle eta familiei ematen diegu zerbitzu integrala 96 irakaslek. Ikasleak bere osotasunean hezteko", diote.



Elkarlanean, ikastetxe guztietako ikasleen argazkiak dituen egutegia atera dute 2013rako, eta ipuin bat eta abesti bat ere prestatzen dabiltza besteak beste.



No hay comentarios:

Publicar un comentario