2015-07-12 18:30 OSASUNA OÑATI BERRIAK
Gaur, domeka, da Busti zaitez eguna. Oñatin aurten laugarren urtez jarri dute egun honetan postua esklerosi anizkoitzari buruzko informazioa banatzeko eta kamisetak ere saldu dituzte. Kamiseten bitartez jasotako dirua ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearendako jaso dute.
Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako hainbat herritan jarri dituzte Busti zaitez egunean postuak. Horietan jasotako diruak lagunduko du Euskadin 2.200 pertsonaren alde lan egiten jarraitzeko eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.
Oñatin jarri duten postua.
Esklerosi anizkoitza
Gaste eta helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarrien izaten dena da esklerosi anizkoitza. Trafiko istripuen atzetik bigarren ezintasun kausa izaten da eta ez da bere jatorria ezagutzen. Sendaezina da, nahiz eta ez den ez hilkorra, ez kutsakorra, ezta hereditarioa ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario