martes, 14 de julio de 2015

Lan ona egin dute Aloñako igerilariek, Espainiako txapelketan

ok magazinea

Lan txukuna egin dute Aloña Mendiko igerilariek, Bartzelonan jokatu diren Espainiako absoluto mailako txapelketan. Bost proba lehiatu zituzten eta batean izan ezik, gainontzeko guztietan hobetu dituzte marka pertsonalak Nerea Diaz eta Eric Ugartek. Helburu nagusiena beteta, oporretan dira dagoeneko bi igerilariak.

Pasaden ostegunetik igandera bitartean absoluto mailako igeriketa txapelketak jokatu dira Bartzelonan. Estatuko igerilari onenen bilgune izan da Picornelleko igerilekua eta orokorrean, maila handiko lehia bizi izan dutela aitortu digu Xabier Infante Aloñako entrenatzaileak. «Bereziki gazteen artean egon den maila azpimarratu nahiko nuke» esan digu gaur goizean. «Izugarri maila polita ikusi dut eta horregaitik gustora nago Nerea eta Eric-ek egindako lanarekin». Hala ere, entrenatzaile zorrotza izaki, arantza txiki bat ere baduela onartu digu: «Txapelketa borobiltzeko 100 bizkarreko proba on bat egitea falta izan zaigu, pena bat». Hala ere, emaitzekin eta batez ere igerilariek egindako ahaleginarekin «oso gustora» gelditu dela onartu digu.

Lau marka pertsonal

Dominetatik urruti eta ondorioz finaletatik kanpo gelditu arren, Nerea Diaz eta Eric Ugartek lan oso txukuna egin dute. Guztira bost probetan aritu ziren eta batean izan ezik (100 bizkar), gainontzeko guztietan, marka pertsonalak ezarri dituzte.

Ondorengo zerrendan, igerilari bakoitzaren markak ikusi ahal izango dituzue. (*) Parentesi barruan dauden denborak, aurretik zituzten marka pertsonalak dira:

Nerea Diaz:

50 libre: 28:75 (*28:96)

100 bizkar: 1:10:51 (*1:09:80)

200 bizkar: 2:31:20 (*2:32:14)

Eric Ugarte:

50 libre: 25:20 (*25:84)

100 libre: 55:73 (*55:95)


Diaz eta Ugarte, Picornelleko igerileku olinpikoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario