10 ordu eta 13 minutuko denbora eginda –probako errekorra– irabazi du Jokin Garai oñatiarrak Ehunmiletako G2H lasterketa (Euskadiko ultratrail txapelketa). Kulum taldeko mendizaleak sekulako lehia izan zuen, zapatuan. Hemen helmuga gurutzatzen. (Irudiak: Goierriko Hitza)
Jon Azpiroz eta Pedro Etxeberriarekin izan zuen lehia estua, baina San Adrianeraino hirukoa iritsi ostean Aizkorrira abantaila txiki bateaz iritsi zen Oñatikoa, eta handik eta Beasainera, ederto sufrituta izan bazen ere, Garaik abantaila handitu zuen –bost minutuko tartea helmugan.
Goierriko Bi Handiak proban –82 kilometro– lasterketa aipagarria egin du, baita ere, Elgetako Aitzol Jimenezek (seigarren sailkapenean), eta hirugarren debagoiendar onena Igor Lopez Munioiguren (Bergara) izan da 51. postuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario