sábado, 11 de julio de 2015

Haurren danborrada bertan behera?

Haurren danborrada bertan behera geratuko da, antolakuntzan laguntzeko gurasorik agertu ezean


Udaleko Kultura sailak jakinarazi du aurtengo Haurren Danborrada bertan behera geratuko dela, antolakuntzan laguntzeko prest dauden gurasoak agertzen ez badira. Orain arte egindako hiru deialdietara guraso bakar bat azaldu da. Musika Eskolakoak prest daude entseguak eta musika arloa koordinatzeko, baina antolakuntza osatzeko lantalde zabalagoa behar da, eta aurten irtetzekoak ziren haurren gurasoen aldetik erantzunik egon ez denez, danborrada bertan behera uztea erabaki dute, oraingoz behintzat. Komunikatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario