sábado, 25 de julio de 2015
San Martingo autokarabanentzako aparkalekua
24/072015.
Turismoa sustatzeko asmoz, 18 autokarabanentzako aparkalekuarekin Udalak San Martinen egokitu duen zerbitzugunearen erabilera arautuko duen ordenantza onartu du. Gehienez astean hiru gauko aparkaldiak onartuko dira. Debekatuta egongo da gune hau ibilgailuak garbitzeko erabiltzea, eta gunearen erabiltzaileek egoera higieniko onetan utzi beharko dute berau. Aparkalekua ez da zaindutako gunea izango. Horrenbestez, udalak ez du bere gain hartuko autokarabanetan gerta litezkeen lapurreta edo antzekoengatiko erantzukizunik. Ikusi ordenantza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario