lunes, 20 de julio de 2015

Maite Zabaletak bigarren postua lortu du Collaradako mendi lasterketan

goiena

Arantzazu Ezkibel 2015-07-20 10:07   KIROLA  OÑATI
Villanuan (Huesca) 2KV Collarada lasterketa jokatu zuten atzo. Bi proba antolatu zituzten: 17 kilometrokoa bata eta 8,5 kilometrokoa bestea. Maite Zabaleta oñatiarrak bigarren egin zuen ibilbide motzean. Axier Alonso eta Joseba Molinerok ere lan txukuna egin zuten Collaradan.
Maite Zabaleta –eskumakoa– podiumean. Argazkia: Maite Zabaleta. 
8,5 kilometroko lasterketan –Puyar no más– lasterkariek Collarada igo behar zuten. Bada proba horretan, oñatiarrak aurrean ibili ziren. Emakumezkoen sailean Maite Zabaleta podiumeko bigarren tokira igo zen.
Gizonezkoetan, Joseba Molinero oñatiarrak laugarren egin zuen –podiuma osatu zuten Ferran Teixidok, Iñigo Larizek eta Salvi Fargasek.

17 kilometrokoa

Puyar y Baxar lasterketan –17 kilometro– lasterkariek Collarada igo eta jaitsi egin behar zuten. Bada, lasterketa horretan ere ibarrekoak aurrean ibili ziren. Axier Alonso oñatiarrak zazpigarren amaitu zuen lasterketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario