Txirrindulari eskolakoen denboraldiko lehen lasterketa izango da
Aloña Mendi txirrindularitza sailak, urteko lehen hitzordua antolatuko du Martxoak 19rako zapatua. Eskolarte mailako txirrindulari proba izango da eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten trebetasuna erakusteko aukera izango dute.
Denboraldiko lehen lasterketa izango da klubeko harrobiko txirrindularientzat.
Lasterketak arratsaldeko 16;30etan abiatuko dira Enpresagintza fakultate paretik. Alebin eta infantil mailako txirrindularientzako proba izango da eta antolakuntzatik adierazi digutenez, 80 bat partehartzaile espero dira irteera puntuan. Horietatik 12, Bizipoz kafe Aloña Mendi taldekoak izango direlarik. Maila hauetan zirkuitu itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatikoa, Enpresagintza eta Cegasa lantegiaren artean dagoen errepidean gauzatuko da.
HERRIKO GAZTETXOEI GONBITEA
Federakuntza mailako lasterketa bat izanik ere, eskolarte maila dela kontutan hartuta, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko arduradunek, 9 eta 10 urte bitartekoherriko gaztetxo guztiak gonbidatu nahi dituzte zapatuko lasterketan parte hartzera. Ez da baldintza berezirik eskatuko. Kaskoa eta edozein motako bizikleta (errepidekoa, mendikoa...) izatea, besterik ez
No hay comentarios:
Publicar un comentario