2016/03/2.
Jabeak agertu ezean, deuseztatu egingo dira
Asko dira urtean zehar Udaltzaingoan pilatzen diren galdutako arropa, betaurreko, giltza, diru poltsa edota mugikorrak. Jendeak kalean topatzen dituenak bertan uzteko ohitura dauka. Ezer galdu duenak ere Udaltzaingoan galdetu ohi du baina ez beti. Hala, arropa, betaurreko, giltza, patinete, mugikor eta diru poltsak pilatuaz joaten dira. Horretxegatik, eta lekua mugatua denez, behin denbora tarte bat pasa ondoren deuseztatu egiten dira.
Arroparen kasuan, Hermansoloña elkartearen lokalera eramaten dira bertatik beharra dagoen leku edo beste elkarte batzuei eman dagien. Aipatzekoa da, 2015ean zehar armairu bat betetzeko lain jertse, neguko zamarra, kamiseta, eskularru, bisera eta abar pilatu direla udaltzainen egoitzan. Iazko urtean zehar kalean aurkitu eta erreklamatu ez diren haur nahiz helduen arropak dira. Galdutako jantzi hauek Udaltzaingoan ikusgai daude eta hala mantenduko dira beste hiru astez, apirilaren 18ra arte. Orduan, jaberik ez duten arropak Hermansoloñari edoREMAR elkarteari emango zaizkio.
Betaurrekoen kasuan herriko optiketara eramaten dira Saharara bidali daitezen. Diru poltsak topatu dituztenei itzultzen zaizkie eta sakeleko telefonoen kasuan erabat deuseztatzen dira. Datu pertsonalen babeserako legeak hala agintzen du. Telefono mugikorrak enpresa espezializatu batera bidaltzen dira deuseztatu daitezen.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario