Pake Lekukoek ohiko batzar orokorra egin dute
2016-03-21 15:01
200 pertsona inguru batu ziren egubakoitzean eta urtean zehar egingo diren zenbait ekintzen, urteko aurrekontuen eta Zuzendaritza Batzarrean egin diren aldaketen inguruan aritu ziren, besteak beste.
Ekintzei dagokienez, Ikastolarekin daukaten kolaborazioa, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batekin egindako elkarlana eta hainbat konferentzia eta hitzaldi izan zituzten hizpide. Bestalde, Tomas Igartua izendatu zuten zuzendari eta Jesus Mari Mugarza, berriz, zuzendariorde. Urtero moduan, 7 kide berri sartu dira 14 kidez osaturiko zuzendaritza batzarrean. Bazkide kopuruari begiratuta, nabarmentzekoa da 1500 inguru direla dagoeneko.
Azkenik, iazko urtea espero bezala joan zela eta emaitza ekonomikoak positiboak izan zirela nabarmendu du presidente berriak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario