Azken urtetako markak hautsi dituzte turismo arloan Aste Santu hauetan Oñatiko Turismo Bulegoan eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan jasotako datuek. 1.700 bisitari inguru izan dira herriko erdigunea eta kobak ezagutzeko bisita gidatuetan, aurreko urtean baino %22 gehiago.
Bertako nahiz kanpoko bisitariak izan dira Oñatin. Gipuzkoarrak izan dira bisitarien gehiengoa, %41a hain justu ere. Hala ere, Bizkaitik bertaratutako bisitarien igoera nabarmena izan du Arrikrutz-Oñatiko kobak Aste Santu honetan, bisitarien %31 zehazki izan baita bizkaitarra. Turismo Bulegoan, bestetik, espainiar estatutik gerturatutako bisitariek egin dute gora nabarmen, bikoiztu egin baita bisitari mota hori.
Pazkoa Astean bisitari gehiago
Aste Santuko egunak dira bisitari gehien izaten diren egunak, hala ere, Oñatiko eskaintza turistikoa Pazkoa Astera ere luzatzen da eta egun hauetarako eginda dauden erreserbek adierazten dute aste honetan ere Oñatin turistak izango direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario