'Nafarroako Auziaz' liburuarekin dator Gartzia
2016-03-10 14:24 KULTURA OÑATI
Pruden Gartziak bere azken liburua aurkeztuko du bihar Antixena Gaztetxean arratsaldeko seietan. Nafarroako aldaketen inguruko ekitaldien barruan aurkeztuko du oñatiarrak Nafarroako Auziaz izeneko liburua.
Nafarroari begira
Pruden Gartzia Oñatiar historialariak Nafarroako Auziaz liburuan lau saiakera labur bildu ditu. Errenazimenduan kokatu ditu saiakerak Nafarroako Erresumaren galerarekin lotuz. Gai nagusiak azpimarratuz; Azpilikuetaren ama hizkuntza, Tomas Mororen figura, Martin Azpilikueta Doktore nafarrak XVI. mendean nafarrek independentzia galdu ondoren izandako jokabide eta garrantzia eta Erasmo Rotterdamgoak Julio II. Aita-santuaren kontra idatzitakoa izango lirateke Gartziak liburuan idatzirikoa. Liburua irakurri ahala atzera begiratzea helburu bada ere, Gartziak burua eta gogoa gaur egungo Euskal Herrian ditu. Hausnarketarako gai ugari azaltzen dizkie irakurleei Gartziak liburuan. Pruden Gartzia Historian doktorea da, baita Euskaltzaindiko Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendaria ere hamar urtez. Kaleratutako azken liburuak La España metafisica (2004) eta Lazarraga: Ernazimendua euskaraz (2005) dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario