Varela: "Askok ez dute baloratuko, baina sekulakoa egin dugu"
2016-03-01 09:18 KIROLA OÑATI
Erretratuko seikoteak handia egin du, asteburuan jokatu dute Espainiako Kros Txapelketa, Madrilgo Zarzuelako hipodromoan, eta taldeka oñatiarrak bederatzigarren sailkatu dira: "Oso emaitza ona da, gutako inor ez garelako atletismotik bizi, kirol honekiko zaletasunak baino ez gaitu bultzatzen, eta askok baloratuko ez duten arren, talde txikia izanda historia egin dugu Aloña Mendirendako", adierazi du Yeray Varelak.
Manuel Cruz, Yeray Varela, Alberto Revuelta, Sergio García, Anastasio Gomez eta Juan Seño dira erretratuan azaltzen direnak. Espainiako Kros Txapelketan 51 talde batu ziren irteera puntuan –atletismoaren jai bat da, eta kategoria guztiak batuta ia 3.000 lagunek hartzen dute esku– eta euretako asko atleta profesionalez osatuta. Eta, maila handiko korrikalarien artean koadrila hori hamar onenen artean sailkatzeko kapaz izan zen: "Oroimenean ondo gordeko dugun erretratua da hori, iongo zalantza barik. Ondo merezitako bederatzigarren postua izan da", gaineratu du Tasio Gomezek sare sozialetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario