Katea-Legaiak tailer berria dauka Oñatin
2016-02-05 08:29 EKONOMIA OÑATI
Katea-Legaiak Oñatin ireki berri duen tailerra bisitatu du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak. Katea-Legaia taldeak ia 900 laguni ematen die lana eta langileen %96k desgaitasuna dute. "Desgaitasuna duten pertsonei lana emateak bazterkeriatik urruntzen ditu eta hori garrantzitsua da" esan du Peñak.
Katea-Legaiak taldearen Oñatiko tailer ireki berrian 50 lagunek dihardute lanean. Batez ere elektronika alorrean ari dira. Tailerra dagoeneko abian eta bertan lanean ari badira ere, hilabete bukaeran egingo dute irekiera ofiziala. Egoitza berria ezagutu eta taldearen Administrazio Kontseiluaren batzarra egin dute bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario