martes, 6 de marzo de 2012
2012ko ZUHAITZ EGUNA
2012ko zuhaitz eguna martxoaren 11an egiteko asmoa dago, eguraldiak laguntzen baldin badu. Aloñako magalean egingo da, goi aldeko pista bazterrean. Durun elkartuko gara, goizeko 9:30etan.
Antolakuntza, Imanol eta Jon basozainen zein Natur Eskolako Imanolen laguntzari esker egingo da. 1,80 zentrimetroko berrogeita hamar haritz kandugabeak (izen zientifikoa Quercus petraea) landatuko dira, bertaratutako boluntarioei esker. Izena emateko, bi aukera hauek daude:
A) Fernando Maiztegiri esan, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo
B) Posta bat bidali blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com
Landaketaren ondoren, Durun Bittor Altubek duen txabolaren sutondoan, salda beroa egongo da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario