martes, 27 de marzo de 2012

'Herrira' taldearen aurkezpena



2012-03-27 10:11:39 Mireia Bikuña

'Herrira' taldearen aurkezpena Oinatin
Hilaren 31n aurkeztuko dute Oñatin sortutako taldea: 13:30ean, herriko plazan (eguraldi txarra egiten badu, kiroldegiko pilotalekuan). Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, talde-argazkia egingo dute. Ondoren luncha egingo duten Upaingo txakolinarekin.



Urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio "kolosalak emandako hauspoarekin, eta Oñatiko preso eta iheslarien egoerak kezkaturik", herritarrek osaturiko batzar irekiak hasi zituzten, eta haien emaitza da zapatuko aurkezpena.



"Ez gaitu egitasmo politiko edo ideologiko batek batzen, egizkizun batek baino: lehenbailehen preso eta iheslarien egoerari irtenbidea ematea dugu helburu, eta Euskal Herriko preso eta iheslari guztiak etxeratzea", diote. Eta gaineratu dute: "Euskal Herriaren egoera normalizatu baten bidean Amnistia da gure iparra, eta preso eta iheslariak etxeratzea da gure eginkizuna. Ideia honekin bat egiten dugun guztion bilgunea da Preso eta iheslarien Oñatiko Herri Mugimendua. Bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu oñatiar guztiak, norberak bere burua egokien ikusten duen lan-taldean: sorkuntza taldean, harreman taldean edo komunikazio taldean".



Lau eskaera



Oñatiko Herrira taldeak lau eskaeratan oinarritzen du bere lana:



Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emanez; gaixorik diren presoak aske utziz; bizi arteko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, hala nola, 197/2006 dotrina derogatuz, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplikatuz; eta azkenik, isolamendu, mittard eta bakartze egoerei amaiera emanez.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz.

Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari.

Preso eta Iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario