miércoles, 14 de marzo de 2012

Bertsogintza femeninoa

Bertsogintza femeninoa eraikitzen laguntzeko saioa


Bertsogintza femeninoa eraikitzen saioa egingo dute Oinatin.

Berdintasuna Herrijorran egitarauaren barruan, "Ez da kasualitatea" saioa egingo dute hilaren 23an, Santa Ana aretoan, 22:30ean. Ainhoa Agirreazaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Arantzazu Saiz piano-jotzaileak egingo dute saioa. Egoitz Aizpuru izango da gai-jartzailea.



"Ez da kasualitatea bertso saio hau antolatu izana; beraz, bertso saiora etortzera animantzen bazara, ez dadila kasualitatez izan. Zatoz intentzioz", esan dute antolatzaileek. Gaineratu dute: "Egun horretarako propio eraikiko den bertso saioa izango denez, badakigu nolako ez den izango, baina ez dakigu nolakoa izango den".

No hay comentarios:

Publicar un comentario