lunes, 19 de marzo de 2012

ARTZAIN ESKOLA.2012.

Artzain Eskolako hamabosgarren ikasturte amaiera ekitaldian hamaika ikaslek jaso dute makila eta diploma


2012-03-19 14:44:53 Amaia Txintxurreta

Artzain Eskolak artzainen heziketa-jardueran daramatzan hamabost urteen ospakizuna egin du gaur XV. ikastaroaren amaierako ekitaldian. Guztira, hamaika ikaslek amaitu dute azken ikastaroa; bederatzi gizonezkok eta bi emakumezkok. Horien artean debagoiendar bakarra dago; Oñatiko Tiago Gonzalez. Orain arte Arantzazuko Artzain Eskolan hezitako ehunetik gora artzain barneratu dira euskal nekazaritza sektorean.



Artzain Eskolak artzainen heziketa-jardueran daramatzan hamabost urteen ospakizuna egin du gaur XV. ikastaroaren amaierako ekitaldian.



Artzain Eskolak hamabost urte daramatza tokiko ardi latxaren defentsa egiten eta artzainei prestakuntza eskaintzen, artzaintza profesionalizatzeko eta sektorearen iraupena bermatzeko Euskadin. Arantzazuko Gomiztegi baserrian kokatutako eskola horretan ikasi duten ehunetik gora artzainek sektorean finkatzea lortu dute dagoeneko, euren proiektuak arrakastarekin gauzatu ahal izan baitituzte. Aurtengo ikastaro trinkoa egin duten 11 pertsonak batuz, 202 ikasle izan ditu denera Artzain Eskolak eta bertakoek balorazio positiboa egin dute.



Ikasleek ere ikasturtearen balorazio positiboa egin dute eta asko ikasi dutela esan digute.



Hamaika ikasle



Ikastaroarekin 2011ko urrian hasi ziren eta bost hilabete iraun ditu. Esan moduan, hamaika ikaslek amaitu dute azken ikastaroa; bederatzi gizonezkok eta bi emakumek. Gizonezko horietako bakarra da Debagoiendarra; Oñatiko Tiago Gonzalez.



Ekain Muruak irakasleak esan digu, gainera, aurtengoa oso talde jatorra izan dela.



Irakasleak azpimarratu du zaila dela sektorean lana egitea, hala ere, ikasleak gogoz eta ilusioz daude.



Bestelako omenaldiak



Gaur jaso dute beraz ikasleek artzain makila eta diploma, eta bestalde, Floren Txurruka Markina-Xemeingo artzainari omenaldia ere egin diote, baita Abelur elkarteari ere, nekazaritza sektorearen aholkularitzan egindako lanagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario