2012-03-28 19:52:34 Amaia Txintxurreta
Aurkezpenean hartutako irudia. |
Bosgarren etapa bukatuko da Oñatin apirilaren 6an eta hurrengo egunean 19 kilometrotako erlojupekoa egingo dute txirrindulariek. Antolatzaileek boluntarioak behar direla esan dute eta kontuan hartu beharreko hainbat aholku ere eman dituzte egun horietarako, izan ere, zirkulazioan hainbat aldaketa izango dira.
Bosgarren etapa amaituko da Oñatin; Beran emango diote hasiera eta 183 kilometro egin eta gero, Oñatiko Euskadi Etorbidean amaituko da. Hurrengo egunean, hau da, apirilaren 7an, 19 kilometrotako erlojupekoa egingo da Oñatin. Erlojupeko “gogorra” eta “teknikoa” izango dela esan du Antton Elortza euskal txirrindularitza antolakuntzako kideak.
Aginduak errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek
Egun horietan hainbat aldaketa izango dira herrian. Antolaketa lan handia ekarriko du itzuliak eta antolatzaileek eskatu dute aintzat hartzeko ematen diren aginduak eta aholkuak. "Oñatiko gurutze-bide guztiak zainduta egongo dira. Hori iso inportantea da. Karreran eta txirrindularien segurtasuna berbatu behar delako" esan du Elortzak. Txakurrak eta bestelako animaliak lotuta edukitzea ere eskatu dute eta dei egin diete herriko taldeei, elkarteei, eta herritar guztiei antolakuntzan laguntzeko eta kolaboratzeko.
Herritarren laguntza, beraz, ezinbestekoa da, baina besteak beste, Bergarako, Legazpiko eta Antzuolako txirrindularien elkarteek ere lagunduko dute, Udanatik San Prudentzioko bidegurutzeraino.
Amaitzeko, antolatzaileek errespetua eskatzen dute zailtasunei aurre egiteko eta antolatzaileen eta boluntarioen iritzia aintzat hartzeko. Beraz, eskatu dute egun osoko jaiak izango direla itzuliak utziko dizkigunak eta komeni dela denok erantzukizunez jokatzea jaiarekin disfrutatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario