"Udaletik deitu ziguten esateko lokala hutsik zegoela, eta galdetu ziguten herriko gutxituekin lan egin gura genuen. Baietz esan genuen", esan digu Atzegiko kide Oihanek. Orain, gutxituekin lan egiteko gertu dauden boluntarioak behar dituzte. Deialdia egin dute herritarren artean: 16 urtetik gorako edonor izan daiteke boluntario. "Berdin zaigu mutil edo neska, gazte edo heldu. Lan egiteko gogoa duten boluntarioak behar ditugu. Gogoa eta indarra", diote.
Antolatuko dituzten ekintzak
Atzegiko kideek esan digute "gutxituen taldearen funtzionamendua orain arte modukoa" izango dela. "Astean hainbat egunetan elkartzen ziren lehen, eta aurrerantzean ere berdin egingo dugu. Ez dakiguna da ze ekintza egingo ditugun. Taldeko kideekin berba egin eta euren gustukoak diren ekintzak antolatuko ditugu", diote. 15 kidek osatzen dute taldea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario