martes, 13 de marzo de 2012

EUSKALTEL EUSKADI OÑATIN

Euskaltel-Euskadikoak Arrasatetik Oñatira, Euskal Herriko Itzuliko azken erlojupeko ibilbidea probatzera



<>
Iban Velasco arrasatearrak ere egin du ibilbidea, Euskal Herriko Itzulian egongo ez bada ere.
 2012-03-13 16:12:33 Goiatz Arana

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek ondo aprobetxatu dute Debagoienera egindako bisita; izan ere, Arrasaten modelo lanak egin eta gero Oñatira joan dira Euskal Herriko Itzuliko azken erlojupeko ibilbidea bertatik bertara probatzera; Etxe-Aundi jatetxetik abiatu dira.



Apirilaren 7an jokatuko da itzulia itxiko duen etapa hori Oñatin, herriko hainbat auzo zeharkatuko ditu eta tarte batzuk nahiko teknikoak izango dira, gainera. Kale Zaharren hasi eta Herriko Plazara arte, ia 19 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek (18,9).





Ibilbidea



Oñati (Kale Zaharra), San Anton kalea, Zumeltzegi, Torrealde, Errekalde, Larraña auzoa, Erbiña, ETEO, Olakua-San Lorentzo, Zubillaga auzoa, Santxolopeztegi, Etxe-Aundi, Txintxurreta, Zañartu, Lamiategi, Arregi eta Oñati (Herriko Plaza).

No hay comentarios:

Publicar un comentario