2016-04-20 11:05 OÑATI
Intxortako Erresistentzia Egunaren harira, Edurne Galartza eta Regino Biain omenduko ditu Oñatiko EAJ-k egubakoitzen batzokian, "aitzindari, ekintzaile, eragile eta eredugarriak, herriarekin konprometituak eta garai zailetan beren adore eta kemena azaldutakoak" izan zirelako. 19:30ean izango da omenaldia Oñatiko batzokian eta GBBko lehendakari Joseba Egibar ere han izango da.
Jeltzaleek omenaldi txiki honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiete erresistentzian aritutako pertsona guztiei eta bereziki, Edurne Galartza eta Regino Biain jeltzaleei, "biak izan direlako aitzindari, ekintzaile, eragile eta
eredugarriak, herriarekin konprometituak eta garai zailetan beren adore eta kemenak azaldutakoak".
eredugarriak, herriarekin konprometituak eta garai zailetan beren adore eta kemenak azaldutakoak".
Harrera egin eta ongietorria emango zaie omenduei zein beren senitartekoei. Ondoren, irakurketa bat egingo da guda garaian eta ostean erresistentzian aritutako gizon-emakume guztiei eskerrak emateko. Omenduei oroigarri bat ere emango zaie esker ona adierazteko eta amaitzeko, Joseba Egibar GBBko lehendakariak hartuko du hitza. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko da omenaldiaren amaieran eta Uri Buru Batzarretik jakinarazi dute ekitaldi irekia izango dela eta nornahik parte hartu ahal izango duela, horregatik, herritarrei eta bailarako alderdikideei parte hartzeko gonbita luzatu diete.
Domekan egingo da dute Elgetan Intxortako Erresistentzia Eguna eta Edurne Galartza omenduko dute. Regino Biain iazko ekitaldian omendu zuten.
Galartza eta Biain
Hauxe da Galartza eta Biainen ibilbidea, Oñatiko EAJ-k jakinarazi duen moduan.
Edurne Galarza "emakume gogotsua, langilea eta bizkorra izan zen, bene-benetako euskaltzalea eta abertzalea gazte-gaztetatik". Abertzaletasun horrek eraman zuen bere burua Oñatiko Batzokiko Emakume Abertzaleen kide egitera. Magisteritza ikasi zuen Donostian, euskal dantzak irakasten eta koro eta antzezlanak zuzentzen ere aritu zen eta Oñatiko Batzokiko Emakume Abertzaleen Batzarreko kide eraginkorra izan zen Gerra Zibilaren aurreko urteetan. Epaitua izan zen behin baino gehiagotan eta kartzelan preso ere egon zen. Kartzelatik irten zenean Segoviako Fuente el Olmora joan zen lanera derrigortuta eta zazpi urte igaro zituen bertan debekatua zuelako euskal probintzietan lan egitea. Urte batzuk igaro ondoren itzuli zen, euskara irakasten ibili zen. Gau-eskolan Antzuolan eta Antzuolako ikastola sortzeko eragileetako bat ere izan zen.
Regino Biain, berriz, soldadua izan zen Gerra Zibila hasi zenean eta 20 urte zituela eman zuen izena EAJko Intxarkundia Batailoian. Batailoiko gudariak Faxisten kontra aritu ziren borrokan Gipuzkoan 1936an, bitarteko gutxi zituzten eta arma eskasia nabaria zen, baina hala ere, aurre egin zieten matxinatuen armadari eta haren aliatuei, kasu batzuetan, atzera egin zezaten lortuz. Preso erori zen gerra garaian eta 1940an itzuli zen Oñatira. Bere bizitza berregitea lortu zuen eta herriarekin zuen konpromisoari jarraituta, urte luzez nagusien egoitzako batzarkide izan zen. Aurten 100 urte beteko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario