2016-04-24 19:21:50
FOTO FINISHEAN ERABAKI DA AZKEN GARAILEA
Arturo Gravalos errioxarrak eraman du Gipuzkoa Klasika
Emozioz beteriko lasterketa eskaini digute gaur goizean Gipuzkoako Klasikan lehiatu diren 149 txirrindulariek. Azken metrora arte ez baita garailearen izena erabaki. 117 kilometroko ibilbide gogor baten ostean, Eduardo Perez Landaluze asturiarra eta Arturo Gravalos errioxarra batera iritsi dira azken zuzengunera eta helmuga zeharkatzean asturiarrak besoak altsa baditu ere, foto finisha begiratu eta azken garaipena Arturo Gravalosi eman diote epaileek. Ulma-Aloña Mendikoek lan bikaina egin dute eta gureen artean azkarrena, Xabier Murgiondo izan da (6).
Arturo Gavalos Errioxako selekzioko ziklistak eraman du gaur goizean Oñatin jokatu den XXII. Gipuzkoako Klasikoa. Eguna euritsu eta hotzarekin esnatu bada ere, ziklistek eta batez ere errepide bazterrera hurbildu diren zaleek, giroa dexente berotu dute. Estatu osotik eta Iparraldetik etorritako 149 txirrindularik osatu dute goizeko 10:30etan irteera. Autonomia guztietako selekzioak, eta Gipuzkoako talde guztiak elkartu dira Aloña Mendi Txirrindularitza sailaren 50. urteurreneko ospakizun garrantzitsu honetara.
Elkartearen historiari men eginez, ziklistek ez dute hutsik egin. Lehen kilometroak gainditu orduko hainbat ihesaldi saiakera egin dituzte. Hala ere, Oñatiko lehen zeharkaldira arte (30 km.) ez da eguneko lehen ihesaldi serioa osatu. Laukote batek lasterketa burua hartu du eta horien arten bikain kokatu dira Ekaitz Txintxurreta eta Xabier Murgiondo oñatiarrak. Bergara alderako bigarren itzulian, beste hirukote bat gehitu zaie eta zazpi ziklistak minutu bateko abantailarekin iritsi dira eguneko momenturik garrantzitsuenera.
Aurreikusi bezala, Untzillako maldak erabakiorrak izan dira eta aurreko zazpikoteak zuen abantaila guztia galdu badu ere, bigarren igoaldian eguneko ziklista indartsuenak agertzen hasi dira. Mendatea Aramaio aldetik igo ostean, Aretxabaletarako bidean hamabost gizoneko talde batek ihes egin du eta tartean sartu dira Murgiondo eta Larrea Ulma Aloña Mendiko txirrindulariak. Ihesaldi honek elkarrekin egin ditu San Pedro arteko azken kilometroak.
Gravalosen azken saiakerak saria
Bost kilometro faltan, Gravalos errioxarrak azken ihesaldi saiakera egin du baina Eduardo Perez Landaluze asturiarrak Gravalos harrapatzea lortu Santipillauko malda gogorretan. Biak elkarrekin iritsi dira Unibertsitate hiribideko helmugara eta asturiarrak besoak altsa baditu ere, foto finisha begiratu ostean, garaipena Arturo Gravalosi eman diote epaileek.
Murgiondo pozik
Oñatiarren artean lasterketa bikaina egin duen Xabier Murgiondo pozik agertu da proba amaieran. Hemen dituzue ziklista txantxikuarrak egindako adierazpenak:
Txirrindulariak irteera lerroan |
No hay comentarios:
Publicar un comentario