sábado, 16 de abril de 2016

Gipuzkoako Klasikoaren aurkezpen ekitaldia

Txirrindularitzako izen handiak izan dira Gipuzkoako Klasikoaren aurkezpen ekitaldian

Eneko Azurmendi 2016-04-16 10:36   KIROLA  DEBAGOIENA  OÑATI
Apirilaren 24an egingo duten Gipuzkoako Klasikoaren aurkezpena egin zuten atzo, egubakoitza, Oñatiko udaletxean. Mikel Lizarralde, Marino Lejarreta eta Markel Irizar izan ziren ekitaldian, besteak beste.
50. urteurrena betetzen ari da aurten Aloña Mendiko txirrindularitza saila. Hori dela eta, urte berezia izaten ari da eta ohikoak ez diren hainbat ekintza eta proba antolatzen ari dira bertako kideak.
Hauen artean, junior mailako Gipuzkoako Klasikoa izango da kirol mailan oihartzun gehien izango duen proba. Izan ere, estatu mailako txirrindulari onenetarikoek hartuko dute parte, selekzio autonomiko guztietako taldeek. Horrez gain, Iparraldeko bi talde ere izango dira lasterketan. Guztira 180 txirrindularik korrituko dute.
117 kilometroko lasterketa izango da, Oñatin hasi eta bukatuko dena. Debagoieneko hainbat herri zeharkatuko dituzte txirrindulariek; Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako errepideetan zehar ibiliko dira. Untzila mendatea bi aldiz igo beharko dute eta helmugatik gertu dagoen Santipillauko igoera labur baina gogorrean, lasterketa erabaki daiteke.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario