Automobilismoa
2014-01-29 10:47:43
MENDI IGOEREN TXAPELKETAN ESKURATU DU SARIA
Aitor Ramirez 2013ko Euskal pilotu onena, turismoen kategorian
2013ko automobilismo urtea amaituta,
denboraldiari itxiera ofiziala emateko, urteko pilotu onenak saritzen
duen ekitaldia ospatu zen pasaden igandean. Azpeitiko Soreasu antzokian
egin zuten sari banaketan Euskadiko Automobilismo Federazioak, kategoria
guztietako sariak banatu zituen eta beste urtebetez, turismoen
kategorian, Aitor Ramirez oñatiarra izan zen denboraldiko piloturik
onena.
Aipatu beharra dago Ramirez azken urteotako piloturik garrantzitsuenetariko bat dela bere kategorian, izan ere, aurtengoa ez da bere lehen saria izan; urte dexente daramatza sailkapeneko lehen postuetan txantxikuak. Ramirezek denboraldi bikain honetan gidatu duen makina, BMW 320 ST autoa izan da. Esan beharra dago, auto hau aurrez zirkuitoetan ibiltzen zen autoa izan dela. Oñatiko pilotuarekin batera, lehiaketa orokorrei dagokienez, denboraldi honetako irabazleak hauek izan dira:
- Jorge Rodriguez/Asier Arrillagarekin (rallyak)
- Joxe Labaka/Aitor Otaegi (rallysprinta)
- Aitor Zabaleta (mendi ibilgailuak)
- Aitor Ramirez (mendi turismoa)
- Aitor Arandia/Zugaitz Dañobeitia (Sport erregulartasuna)
- Victor Calvo (eslaloma)
- Aitor Manso eta Iraitz Landa (Kartinga)
Bestelakoan denboraldiko sailkapen ofizial guztiak eta informazio gehiago kontsultatu nahi izatera, sakatu hemen.

Aitor Ramirez bere saria jasotzen. Argazkia: EAF-FVA |
No hay comentarios:
Publicar un comentario