Txirrindularitza
2014-01-20 14:29:45
Julen Umerez hirugarren izan zen gazte mailan
Amaiera paregabea eman diote ziklokros denboraldiari Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariek
Atzo amaitu zen denboraldia Arrikrutz
Aloña Mendiko ziklokros taldearentzat. Landetan (Frantzia) jokatu zen
ziklokros proban, taldeko hiru kide Gipuzkoako selekzioaz aritu ziren.
Emaitzak aipagarriak izan ziren; brontzezko domina bat eta 4. eta 5.
postu bat eskuratu zituzten.
Laplumeko lasterketan aritzeko aukera aste hasieran iritsi zitzaien txirrindulariei. Gipuzkoako hautatzailearen deia onartu eta lurraldeko selekzioaz parte hartu zuten oñatiarrak Julen Umerez, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta izan ziren. Hirurek ere lan bikaina egin zuten. Umerezek gazte mailan, podiumeko hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa. Kadete mailan berriz, sailkapeneko lehen hiru postuetatik oso gertu ibili ziren oñatiarrak. Azkenean baina, laugarren eta bostgarren postuarekin konformatu behar izan zuten Murgiondo (4.) eta Txintxurretak (5.).
Asteburu honetan Ispasterren euskal zirkuituko azken proba jokatuko den arren, Oñatiko ziklokros taldeak denboraldia astebete lehenago amaitzea erabaki du. Izan ere, denboraldia duela lau hilabete hasi zuten eta orain atseden pixka bat hartu nahi dute. Aste gutxitan errepideko denboraldian murgilduko dira Aloña Mendiko txirrindulari guztiak.
Guztira 7 txirrindularik osatu dute aurtengo taldea. Orokorrean balorazio oso positiboa egin dateke, lasterketa askotan Arrikrutzeko koloreak sailkapeneko lehen postuetan ikusi baititugu. Bereziki aipatzekoa, Julen Umerezek egindako lana. Lasterketa bat irabazteaz gain, junior mailan osatu duen lehen urtean, erregulartasun handia lortu du eta euskal rankingean bostgarren txirrindulari onena izan da. Emaitza hauei esker, pasaden asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen.
Laplumeko lasterketan aritzeko aukera aste hasieran iritsi zitzaien txirrindulariei. Gipuzkoako hautatzailearen deia onartu eta lurraldeko selekzioaz parte hartu zuten oñatiarrak Julen Umerez, Xabier Murgiondo eta Ekaitz Txintxurreta izan ziren. Hirurek ere lan bikaina egin zuten. Umerezek gazte mailan, podiumeko hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa. Kadete mailan berriz, sailkapeneko lehen hiru postuetatik oso gertu ibili ziren oñatiarrak. Azkenean baina, laugarren eta bostgarren postuarekin konformatu behar izan zuten Murgiondo (4.) eta Txintxurretak (5.).
Asteburu honetan Ispasterren euskal zirkuituko azken proba jokatuko den arren, Oñatiko ziklokros taldeak denboraldia astebete lehenago amaitzea erabaki du. Izan ere, denboraldia duela lau hilabete hasi zuten eta orain atseden pixka bat hartu nahi dute. Aste gutxitan errepideko denboraldian murgilduko dira Aloña Mendiko txirrindulari guztiak.
Emaitza onak denboraldian
Urriaren 19an hasi eta atzo arte luzatu da 2013/2014 ziklokros denboraldia Arrikrutz Aloña Mendi taldeko ziklistentzat. Aurtengoa, taldearen hirugarren denboraldia izan da modalitate honean eta beste urtebetez, garbi gelditu da haziz doan proiektu bat dela.Guztira 7 txirrindularik osatu dute aurtengo taldea. Orokorrean balorazio oso positiboa egin dateke, lasterketa askotan Arrikrutzeko koloreak sailkapeneko lehen postuetan ikusi baititugu. Bereziki aipatzekoa, Julen Umerezek egindako lana. Lasterketa bat irabazteaz gain, junior mailan osatu duen lehen urtean, erregulartasun handia lortu du eta euskal rankingean bostgarren txirrindulari onena izan da. Emaitza hauei esker, pasaden asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuen.
Julen Umerez, podiumeko hirugarren postuan. Argazkia: Aloña Mendi. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario