Txirrindularitza
2014-01-06 20:44:22
Jon Odriozola eta Aitor Umerez herrikideekin izango da taldean
Beste urtebetez Oreki Txirrindulari
elkarteak, Gipuzkoa izendapenarekin, taldea izango du afizionatu elite
eta 23 urtez azpikoen mailan. Jon Odriozola oñatiarrak jarraituko du
kirol zuzendari nagusi bezala eta aurten, herriko bi txirrindulari gazte
izango ditu bere esanetara. Iaztik taldean dagoen Aitor Umerez, eta
Dorletako taldetik datorren Iñaki Mugarza izango dira kategoria honetan
errepidean izango ditugun bi oñatiarrak.
Taldeak jakinarazi duenez, 16 txirrindulari izango ditu aurtengo denboraldirako; bederatzi 23 urtez azpikoen mailan eta 7 elitean. Guztira sei aurpegi berri izango ditu taldeak eta horien artean Iñaki Mugarza (1994) oñatiarraren izena aipatu beharra dago. Azken denboraldian Dorletako taldean aritu ondoren, aurten Odriozolaren taldera pasako da Mugarza. Beste nobedadeak, Aritz Bagües (Euskadi), Sergio Rodriguez (Seguros Bilbao), Alain González (Naturgas), Jon Ander Insausti eta Asier Gandarias (Caja Rural) izango dira.
Iazko denboralditik taldean jarraituko dutenak berriz bederatzi txirrindulari hauek izango dira: Aitor Umerez (1993) oñatiarra, Asier Maeztu, Julen Mitxelena, Unai Intziarte, Ion Iriarte, Ibai Daboz, Jon Eizagirre, Urtzi Bagües eta Eneko Lizarralde.
Kirol zuzendaritzan Jon Odriozola oñatiarra buru delarik, Alex Aranberri, Ander Odriozola eta Xabier Carbayeda izango ditu staff teknikoan eta Joxemari Garmendia izango da koordinatzailea. Eneko Garai, Patxi Mundiñano eta Jon Iturria mekanikoak eta José Manuel González Aramendi sendagileak osatzen dute talde guztia.

No hay comentarios:
Publicar un comentario