martes, 28 de enero de 2014

KANTALDIA.


Eztarriak berotu eta laxatzeko kantaldia izango dute euskaltegian


 Imanol Gallego 2014-01-28 17:32  Oñati
Xabier Ugarte eta Jose Mari Anduaga abeslariak.
 
Euskara, gainontzeko hizkuntzen moduan, bizirik dago. Kalean, liburuetan, zerbait erosterakoan... Horregatik, Oñatiko Udal Euskaltegian askotariko ekintzak egiten saiatzen dira.
"Ikasleei euskara ikasteko beste aukera bat emateko da kontzertua", dio Roberto Altunak, Udal Euskaltegiko zuzendariak. Egueneko emanaldiaren aurretik, 18:00etan, eztarriak eta gorputzak berotzeko, txokolate beroa eskainiko dute.
Barruak berotu eta gero, Jose Mari Anduaga eta Xabier Ugarte herriko kantarien laguntzarekin hainbat abesti herrikoi kantatuko dituzte. "Furra Furra, Xalbadorren heriotza... zerrenda luzea bezain herrikoa prestatu dugu", aurreratu du Altunak. Inguruko abestiak, baina, ez dira entzungo diren bakarrak izango.

Emanaldi zabala

Udal Euskaltegiak jatorri askotariko ikasleak dituenez, kantaldia ere berezia izango da. Anduagak eta Ugartek, euskal kantuez gain, Galiziako Cantiga de Verce, Lluis Llachen La estaca eta Asturiasko Santa Barbara bendita ere eskainiko dituzte. Abesti horiekin batera, ikasle talde bakoitzak euskaltegian aurrez prestatutako kantu bat ere abestuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario