Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Oñatiko adierazpena sinatu da
Domingo, 26 de Enero de 2014 - Actualizado a las 06:09h
oñati. Gure Esku Dago,
erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten ari den
dinamika herritarra, abian da bailaran. Atzo, Oñatiko adierazpena sinatu
zen Sancti Spiritus unibertsitatean. Bertan, ehun bat lagunek parte
hartu zuten, kultura, kirola, politika eta herriko beste esparru
batzuekin lotutakoak. Debagoienenean ekintza ezberdinak antolatu dira:
azteazkenean, Euskal ekonomiaren erabakimenaz izenburuarekin
mahai-ingurua izango da Arrasateko Kulturaten, 19.00etan hasita. Hilaren
31ean, Carles Belda eta Goseren kontzertua egongo da Oñatiko
gaztelekuan (22.30), eta otsailaren 2an, giza katea egingo dute
Lizargaraten. Argazkia: a.d.
No hay comentarios:
Publicar un comentario