http://ruperak.blogspot.com.es/2015/03/eskolarte-mailako-txirrindulari-proba.html
OK MAGAZINEA
2015-03-23 09:47:18
AIMAR EROSTARBEK GARAIPENA LORTU ZUEN ALEBIN MAILAN
Aloñako ziklista gaztetxoak protagonista, herriko sari nagusian
Eskolarte mailako txirrindularitza proba jokatu zen atzo goizean Oñatin. Enpresagintza fakultatearen inguruko zirkuituan aritu ziren infantil eta alebin mailako ziklista gaztetxoak eta Aloña Mendiko txirrindulariek, eguraldi hotzari aurre eginez, maila bikaina eman zuten.
Aloña Mendi txirrindularitza sailak, urteko lehen hitzordua antolatuko zuen atzo goizean. Eskolarte mailako txirrindulari proba izan zen eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten abilezia erakusteko aukera bikaina izan zuten. Eguraldi hotzari aurre eginez, lasterketa biziak eta politak ikusi ziren Enpresagintza fakultatearen inguruan antolaturiko zirkuitu itxian.
Lasterketak goizeko 11:00etan abiatuko ziren Enpresagintza fakultate paretik. Maila hauetan zirkuitu itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatikoa, Enpresagintza eta Cegasa lantegiaren artean dagoen errepidean gauzatu zen.
Emaitza esanguratsuak
Lizarralde Kirolak Aloña Mendiko ziklistek maila bikaina eman zuten herriko sari nagusian. Alebin mailan esaterako, Aimar Erostarbek irabazi zuen proba etaAitor Altubek hirugarren postua eskuratu zuen. Maila honetan Aloñako beste ordezkariek postuak hauetxek izan ziren: Aimar Madina (6.), Ioritz Aranguren(11.), Beñat Buquete (16.), Xabat Kastaños (19.) eta Iban Murua (32.).
Infantiletan berriz, Aitor Tatiegik lasterketa ederra egin zuen bigarren helmugaratuz. Bestelakoan, Ander Blazquez (6.), Unai Cueva (10.), Aritz Torres(14.) eta Egoitz Perez (15.) postuetan iritsi ziren proba amaierara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario