2014ko abenduan, audientzia nazionaleko lehen aretoko epaileak Alberto Plazaola oñatiarraren askatasuna onartu zuen, Frantziar estatuan beteriko zigorrak kontatu beharra dagoenaren aldeko hautua egin ostean. Estatuko fiskalak ordea, erabakiari helegitea ipini zion eta bihar, Martxoaren 10an, elkartuko dira auzitegi goreneko bost epaileak eta Alberto Plazaolaren auzian erabakia hartu beharko dute, espetxera itzuli beharraren mamua erabakitako bat izan daitekeelarik.
PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. Lehentasunezko helburu du salbuespenezko neurrietan oinarritzen den espetxe politikari eustea. Izan ere, espetxe politika da PPren tresna nagusia Euskal Herriak bakearen bidean aurrera egin ez dezan. Honen adierazle da ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, espetxeetako egoerak okerrera baino egin ez izana: Zigorrak luzatzea horrekin biziarteko zigorra ezarriz, sakabanaketa, isolamendua, larriki gaixo diren pertsonak preso mantentzea eta jipoitzea...
Horrela bada, PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu beharko ditugu: bide judizialetik, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatuz, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartuz..
Konponbidean urratsak eman behar ditugu.
Mendekuan oinarritutako espetxe politika eta erabaki politikoen aurrean erantzun beharrean gaude, bide honetan, bihar Martxoak 10 arratsaldeko 19.00-etan herriko plazan elkarretaratzea deitu dugu.
Animo!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario