Nagoretxo Oñatitik Gasteizera bizitzera joan zela urte batzuk pasa badira ere, ukaezina da herrian bizi izandako urteetan herri mugimenduetan egindako lanak bere aztarna utzi duela. Hemen ekin zion lanari, presoen eskubideak defendatzeari, Gasteizen jarraitu zion, gaur egun bizitoki duen hirian.
Martxoaren 18an, elkartasuna adierazi eta presoen eskubideak defendatzeagatik epaituko dute eta fiskalak 2 urteko espetxe zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa eskatzen du; zehazki, lana egiten duen tabernan euskal presoen egoera azaltzen duten eta dispertsioa salatzen duten argazkiak izateagatik.
Elkartasun keinu eta begirada bakoitza bihurtu nahi dute delitu, eta guk elkartasuna praktikatuz erantzungo diegu. Nagoretxo epaitua izango da elkartasunez eta askatasunez adirazten den taberna batean lan egiteagatik. Ordura arte Gasteizen nahiz Oñatin antolatzen diren ekimentan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Honela arira, ondorengo deialdia zabaldu nahi dugu:
Gaur elkartasun pintxopotea Oñatin 19.00etan Arranotik hasita. Olatu naranja osatuku!! Zatoz laranja jantzitta!!
Elkartasunezko begiradak dituzten tabernak eta tabernariak maite dittugulako!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario