Korrika herrira iritsi aurretik, Oñatiko gazteak Antixenan batu, eta energiak hartzen joateko korrika bazkaria egin zuten zapatuan. 30 bat gazte batu ziren mahaiaren bueltan, eta aldarte onean ospatu zuten Korrika 19ren etorrera. Bertako hizkuntza ez ezik, bertako produktuak ere dastatu zituzten. Herriko ehiztariek emandako basurdea eta orkatza jateaz gain, Oñatiko txakolingileen eta sagardogileen produktuekin busti zuten eztarria.
Ospakizunak baina, ez ziren bazkarira mugatu eta gauean hiru taldek girotu zuten Oñatiko gaztetxea. Kanpotik etorritako Osso eta Backbone taldeez gain, herriko taldea den Negu Korrika ere igo zen Antixenako oholtzara.
Jende dezente gerturatu zen kontzertuak entzutera, eta herrikideek jo zituzten Negu Gorriak taldearen bertsioek gogoz astindu zuten gaztetxea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario