Arantzazurako errepidea goizeko 8.30tan itxiko da bihar
Garizuma amaiera aldera Arantzazura oinez joateko martxa urteroko zita da. Bihar, “'Eman hitza errukiari' lemapean egingo da. Ibilaldia, goizeko 9:30etan abiatuko da Soraluze hotelaren paretik eta eguerdirako Santutegi aurrealdera iristea aurre ikusten da. Arantzazuko azken ekitaldia elizan egingo da Jose Ignacio Munilla gotzainak gidatuta. 12.45tarako berriz, autobusak jaisten hasiko dira.
Oinez doazenen segurtasuna bermatze aldera, Arantzazuko errepidea goizeko 8.30tan itxiko da eta ibilaldiak aurrera egin ahala, bidea irekitzen joango da.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario