13/03/2015
Pankreas, ikastetxeetan didaktikoki landu ostean eta Korrika Kulturalaren
barruan, Oñatiko Santa Ana antzokian ikusgai.
Korrika martxoaren 23an heltzen da Oñatira.
Ekitaldia girotzeko, Korrika Kulturalaren barruan, Martxoaren 13an, ostirala,
Pankreas Tartean Teatro antzerki konpainiaren azken emaitza ikusteko aukera
izango dugu Oñatiko Santa Ana antzokian, 22:30etatik aurrera.
Pankreas Patxo Telleriak sortutako endreduzko tragikomendia bat da, bertsotan
idatzia. Hiru aktore ezagun taula gainean: Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta
Patxo Telleria bera.
Jabilo oso gaixo dago, Pankreas baten transplantea behar du, azkar gainera,
bestela hil egingo da. Afari batean Jonan-ek Paul-i suizidatzea proposatuko dio,
Jabilori bere Pankreasa donatzeko…
Oñatiko Ikastetxeetan batxilerreko ikasleekin suizidioaren gaia lantzeko ere
erabili dute Pankreas, horretarako propio prestatutako material didaktikoa
erabili dutelarik. Ondoren nola ez, aukera izango dute ordutegi librean eskainiko
den emanaldira gerturatzeko, ikasleen artean antzerkigintzarako zaletasuna eta
euskal kultur produkzioaren kontsumoa sustatuz aldi berean.
Udalaren Kultura eta Hezkuntza sailak eta Oñatiko ikastetxeak bigarren urtez
elkarlanean gauzatutako egitasmoa dugu antzerkigintzaren lanketa didaktikoa,
azken urteetan Udalaren eta ikastetxeen artean josten diharduten elkarlaneko
dinamikaren barruan.
martes, 10 de marzo de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario