Jai egitaruaren azala lehiaketarako lanak
aurkezteko epea.
EGITARAUAREN AZALA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Oñatiko Udalak 2015eko jaietako egitarauaren azala aukeratzeko deialdia egiten du, ondorengo oinarrien arabera.
OINARRIAK
LEHENA.- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
BIGARRENA.- Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Lanak euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Obra originalak izango dira.
HIRUGARRENA.- Lanaren neurria honako hau izango da: 50x70 zentimetro. Formatu bertikalean.
LAUGARRENA.- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: Oñatiko Jaixak 2015
BOSGARRENA.- Lehenengo Saria HIRUREUN EURO (300 € ) eta 200 TXANTXI izango da. Bigarren saria 200 TXANTXI izango da.
SEIGARRENA.- Lanak Oñatiko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira 2015eko EKAINAREN 15etik UZTAILAREN 17ra, 13:00ak baino lehen.
ZAZPIGARRENA.- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzeko aldean leloa eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren leloa jarriko da.
ZORTZIGARRENA.- Lehenengo saria Epaimahai aditu talde batek aukeratuko du. Erabakia alda ezina izango da.
BEDERATZIGARRENA.- Bigarren saria herritarrek bozketaren bidez aukeratuko dute. Herritarrek uztailaren 22tik 29ra bitartean, kultur Etxean egingo den erakusketan bozkatu ahal izango dute.
HAMARGARRENA.- Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartuko lehiaketan parte hartzen duten lanek jasan ditzaketen galera edo kalteak.
HAMAIKAGARRENA.- Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, HOGEITA HAMAR (30) EGUNEKO epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Oñatiko Udalak; eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
HAMABIGARRENA.- Sarituko den lana Oñatiko Udalaren esku geldituko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak Oñatiko Udalak berak izango ditu.
HAMAHIRUGARRENA.- Edozein erreklamazio, zalantza edo apelazio Oñatiko Udaleko Kultura Batzordera bideratu beharko dira.
HAMALAUGARRENA.- Lehiaketara aurkezteko, goitik behera onartu beharko dira oinarriak.
HAMABOSTGARRENA.- Epaimahaiak honako kasu hauetan utzi ditzake lanak lehiaketatik kanpo:
- Autorea nor den zalantzan dagoenean.
- Aurkezturiko lanak pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
- Beste obra batzuen plagiotzat har daitezkeenean.
Aurkezturiko lanetan mailarik ez balego, saririk ez emateko aukera izango du.
OÑATIKO JAIETAKO AZALA LEHIAKETA
HAUR eta GAZTETXOEN SAILA
Oñatiko Udalak jaietako azal lehiaketan haur eta gaztetxoei zuzendutako atala irekitzen du, ondorengo oinarrien arabera.
OINARRIAK
LEHENA.- 18 urte bitarteko Oñatiko edozein hau edo gaztek har dezake parte.
BIGARRENA.- Teknika librea (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Bakoitzak nahi duen materiala erabili dezake.
HIRUGARRENA.- Lanaren neurria gutxienez A4koa izan behar da.
LAUGARRENA.- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: Oñatiko Jaixak 2015
BOSGARRENA.- Saria: oparia.
SEIGARRENA.- Lanak Oñatiko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira 2015eko uztailaren 17an, 13:00ak baino lehen.
ZAZPIGARRENA.- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzeko aldean “leloa” eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak (izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa), eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.
ZORTZIGARRENA.- Lan guztiak Udalaren esku geratuko dira. Udalak, halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak izango ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario