lunes, 15 de junio de 2015

FAN HEMENDIK

topatu.info

Ehunka oñatiarrek eskatu diote Guardia Zibilari Euskal Herritik alde egiteko

2015 Ekainak 15
Azken urteetan bezala, jendetza bildu zen larunbatean Oñatin, Fan Hemendik egunean. Aurtengoak ospatu baino lehen izan du oihartzuna, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok eta Terrorismoaren Biktimen Euskal Herriko Kolektiboak (COVITE) Guardia Zibilaren koartela inguratuz mila lagunek egin zuten jende katea debekatzeko eskatu baitzioten Eusko Jaurlaritzari. Horrek ezetz erantzun, eta normaltasun osoz egin zuten protesta.
Halere, koartel parera iristean, COVITEko hiru ordezkarirekin aurkitu ziren, eta antolatzaileek salatu zuten “probokazio hutsa” izan zela beraiek bertan agertzea. “Gorrotoa kanpora!” eta “Ez dira txakurrak, sugearengandik askatzen gaituzte” lemadun kartelak erakutsi zituzten.

Goienak egindako bideoa:



No hay comentarios:

Publicar un comentario