miércoles, 17 de junio de 2015

Guardia Zibilaren Oñatiko kuartel inguru guztia itxita izan du Ertzaintzak.

goiena

Presiozko lapiko bat eztandarazi dute, Oñatiko kuartelerako bidean

Ubane Madera 2015-06-17 15:21  OÑATI

Ertzaintzaren segurtasun hesia. | 
12:00etatik 14:10era bitartean Guardia Zibilaren Oñatiko kuartel inguru guztia itxita izan du Ertzaintzak, kuartelerako bidean dagoen San Juan kalean presiozko lapiko bat antzeman dutelako. Artezilariak bertaratu dira, robot, txakur eta guzti, eta lapikoa eskopeta tiroz zabaldu ostean, barruan ez zegoela ezer ikusi dute.
11:45 inguruan jaso du Oñatiko Udaltzaingoak herritar baten abisua esanez Guardia Zibilaren kuartelerako bidean presiozko lapiko bat zegoela. 12:00etarako itxi dute inguru guztia eta Ertzaintza bertaratu da. 13:30 ingururako iritsi dira artezilariak, txakur, robot eta guzti.


Robota lapikoa zegoen lekura bertaratu eta gero, eskopeta tiro bi eginez zabaldu dute lapikoa (ohiko prozedura da hori) eta ondoren gerturatu dira artezilariak eurak txakurren laguntzarekin.

Ziurtatu ondoren arriskurik ez zegoela, lapikoa eta robota furgoneta barruan sartu eta 14:10ean hasi dira segurtasun hesia kentzen.


Lapikoa egon den lekura gerturatu eta pareko etxeko bizilagun batek esan du atzo ezkero zegoela bertan, hain justu, Aingeru Guardako ermitaren pareko zuhaizpean. Antza, gaur arte beste inor ez da jabetu horrekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario