lunes, 29 de junio de 2015

Parte hartze oso handiaz hasi dira udako aisialdi programa ezberdinak

http://www.xn--oati-gqa.eus/eu/albisteak/parte-hartze-oso-handiaz-hasi-dira-udako-aisialdi-programa-ezberdinak

2015/06/29





  Gaztelekua berriro topagune bihurtuta goizeko 10.00etan hasi dira udaleku irekiak. Haurrak, adinaren arabera, sarrera ate ezberdinak erabiliz eraikineko leku ezberdinetan elkartu dira, sotoa, kuboa eta topalekuan, eta nagusiena, ondoko berdura plazan.
  Aurten, inoizko parte hartzaile kopuru handiena bildu dute Udalak antolatutako udaleku irekiek, 2005-2011 urte bitarteetan jaiotako 377 neska mutikok bat egin baitute. Hauen ardura berriz, 47 begiralek izango dute. Adinaren arabera, bakoitzak kolore bat izango du aurten ere. Begiraleak eta haurrak identifikatzeko, arduradunek, dagokien koloreko kamiseta eramango dute eta haurrei kolore bereko txapel bana banatu zaie. Gaur, guztiek, elkar ezagutzeko jolasak egin dituzte. Bihartik aurrera berriz, zehaztutako programazioa betetzen hasiko dira baina modu ireki eta malguan, haurrek proposatutako ekintzak txertatzen joango baitira.
  Udaleku irekiak, astelehenetik ostiralera, goizeko 10.00etatik 13.00tara egingo dira eta herriko plaza, jolasgune eta txoko ezberdinak erabiliko dira. Uztailaren 8an, ohikoa denez, San Fermin ospatuko dute eta entzierroa korrituko dute plaza eta Kale barrian. Eta uztailaren 24an, udalekuak amaitzeko apar jaia egingo dute. Tartean, nagusienek, gaua pasatzeko irteera egingo dute.
  Udaleku irekietan, 3-4 eta 10 urte arteko neska mutikoek parte hartzen duten bezala, 12-16 urte bitartekoei eskainita, arte udalekuak hasi dira gaur Bidebarrieta kaleko eskulanetarako lokalean. Arte udalekuak ere uztailaren 24ra arte luzatuko dira eta tarte horretan, marrazketa, margoketa, eskultura eta arte plastiko ezberdinak lantzeaz gain, museoetara irteerak egingo dira. 14 gazte hasi dira gaur arte udalekuetan.
  Adin tarte zabalagoa hartzen du uda kanpainaren eskaintzak, helduek ere parte hartzen baitute. Udako kirol kanpaina, txandaka banatzen da eta gaur, lehen txanda ez ezik, txanda bakarreko ekintzak ere hasi dira. Guztira, 790 lagunek parte hartuko dute gaur martxan jarri diren talde ezberdinetan. Kontu egin behar da, askok, ekintza bat baino gehiago aukeratu dutela. Guztira, uztaila eta abuztuko kirol eskaintza berezi honetan, 718 lagun arituko dira, eta beteko diren ekintzak berriz, guztira, 1269 izango dira.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario