miércoles, 12 de septiembre de 2012

Joseba Egibar


Joseba Egibar Oñatin batuko da gaur, alderdikide zein herritarrekin

2012-09-12 11:05:26 Eneko Azkarate
Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburua, Joseba Egibar, eta zerrendako beste kide batzuk, Oñatin izango dira gaur. Gipuzkoan barrena izeneko ekimenaren barruan, Oñati eta Oñatiko arazoak edota egindako proiektuak gertutik ezagutu eta alderdikideekin zein herritarrekin egoteko aukera izango dute EAJko Gipuzkoako hautagaiek. Oñatiko kaleetan barrena ibiliko dira eta, 20:00etan, ekitaldi politikoa izango da batzokian. Egibarrek, gaur egungo egoera politikoaren gainean jardungo du.
Joseba Egibar EBBko burua eta EAJren zerrendaburua Gipuzkoatik, hurrengo hauteskundeetarako.
18:00etan elkartuko dira Batzokian, Oñatiko Uri Buru Batzarreko kideekin eta zinegotzi taldearekin, Mikel Iturrospe presidentea eta Lourdes Idoiaga bozeramailea buru. Ondo etorriaren ostean, 18:30etik 20:00etara bitartean, Oñatiko kaleetan barrena egingo dute ibilaldia: Kale Zaharretik hasita, Olakua eta San Lorentzo arteko joan etorria egingo dute.
Eta, 20:00etan, ekitaldi politikoa izango da batzokian; Joseba Egibarrek egingo du berba, egungo egoera politikoari buruz. Ekitaldia irekia izango da alderdikide eta alderdiaren zaleentzat.
Ondoren, pintxo-potea egingo dute batzokian bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario