sábado, 22 de septiembre de 2012

Migel Angel Benito

Migel Angel Benito nagusitu da 25. San Migel sarian


2012-09-22 16:40:27 Arantzazu Ezkibel

Caja Ruraleko ziklistak jaun eta jabe izan dira Oñatin jokatu den San Migel sarian. Olakuako helmugara iritsi diren lehenengo hiru ziklistak Caja Ruralekoak izan dira; hala, talde onenaren saria eroan dute. Probako 100 kilometroak egiten azkarrena Migel Angel Benito izan da –2:28:58. Sei segundora sartu dira hurrengoak. Bigarrena Dario Hernandez izan da eta hirugarrena Ibai Salas. Mendiko saria Alexander Unzuetak irabazi du. Gainera, Oñatiko proba Lehendakari sariko azken proba puntuagarria izan da. Aitor Gonzalez orain arteko liderrari NaturGas taldeko Imanol Estevezek kendu dio Lehendakari maillota.

No hay comentarios:

Publicar un comentario