Luzatu egin dute Udalak langileen garraio kolektiborako herriko hiru enpresekin zuen hitzarmena
Udalak gaur egun herri mailan dagoen garraio kolektibo zerbitzua bateratu egin nahi du eta horretarako herriko hainbat autobus linea barneratuko duen sistema aztertzen ari da.
Lorategi zoragarria Oñatirendako
Lazarraga etxeko ("Dukearen etxea") lorategiaren zati bat oñatiarrendako zabalik geratuko da laster. Hitzarmena datorren egubakoitzean sinatuko dute Mikel Biain alkateak eta Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko dukeak, etxearen eta lorategiaren jabeak. Horren bitartez, Sotomayorreko dukeak bere lorategiaren zati bat jendearendako zabalik egon dadin utziko du. Egubakoitzean, Oñatiko udal ordezkariek eta beste arduradun batzuek eta herriko komunikabideek lorategia bisitatu zuten, dukeak berak gidatuta. Atzo, astelehena, lorategiaren gaineko saio berezia egin zen Goiena Magazinea-n, Mikel Biain alkatea eta Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko dukearen adierazpenekin. Gerardo Elortza historialaria platoan bertan izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario