lunes, 14 de enero de 2013

AFARI SOLIDARIOA.

70 lagun baino gehiago Oñatiko Misio taldearen afari solidarioan


2013-01-14 10:53:23 Ander Monedero

Egubakoitz iluntzean, Oñatiko Pastoral Barrutiko Misio taldeak afari solidarioa egin zuen Bidaurretako monasterioan. Bertan, letxuga eta patata tortilla afaltzen 70 lagun baino gehiago izan ziren. Misio taldeko kideak pozik agertu ziren afariak izandako harrerarekin, izan ere, espero baino jende gehiago etorri zen eta espero baino diru gehiago batu zuten. Malira bideratuko dute.



Afari solidarioan lortutako diruarekin, eta 2012an egindako ekintzekin lortutakoarekin, Misio taldeak proiektua aurrera eramateko aurreikusitako 12.000 euroak batu ditu.



Saint Paul ikastetxea

Oñatiko Pastoral Barruko Misio taldeak 2012. urtean batutako dirua Maliko Togo herrian dagoen Saint Paul ikastetxean egin beharreko lanetara bideratuko du. Izan ere, Malik bizi duen egoera oso larria da: lehorte handia dago eta elikagaien falta handia dute. Asteburuko berria da, gainera, Erresuma Batuak bat egin duela Maliko misioarekin, eta Frantziako hegazkinak Gao hiria bonbardatzen hasi direla; Gao islamiarren eskuetan dagoen iparraldeko probintzietako hiru hiriburuetako bat da. Oñatiko Misio taldetik herrialde hartara bidalitako laguntzak arazo barik heldu dira orain arte, baina litekeena da gatazka honek egoera konplikatzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario