sábado, 26 de enero de 2013

Parot

Hiru euskal preso politikori ‘Parot doktrina’ deritzona aplikatu diete


Jesus Mari Zabarte, Xabin Usandizaga eta Andoni Cabello euskal preso politikoei espetxealdia luzatu diete 197/2006 sententzia aplikatuta. Haietako bik martxoan behar lukete kalean; Usandizagari irteera data jarri aurretik ezarri diote neurria.


Naiz.info
Donostia
24/01/2013
Iruzkin 1Dagoeneko 91 dira, Etxeratek jakitera eman duenez, 197/2006 sententzia, ‘Parot doktrina’ gisa ezagutzen dena, aplikatu dieten euskal preso politikoak, eta horietatik 71k espetxean jarraitzen dute oraindik.



Jesus Mari Zabarte arrasatearra Jaengo espetxean dago, eta 29 urte daramatza preso bigarren aldiz atxilotu zutenetik. 2013ko martxoaren 29an kalean behar luke, baina neurri honekin zigorra 2015era arte luzatu diote.



Bestalde, Xabin Usandizaga oñatiarra 1997an espetxeratu zuten, eta egun Jaenen dago baita ere. Irteera data finkatu aurretik aplikatu diote sententzia, eta oraindik ez daiki noiz arte luzatuko dioten espetxealdia.



Andoni Cabello urbinarra, azkenik, 1991n espetxeratu zuten eta Castello I-eko kartzelan dago. Honek martxoaren 21ean zeukan finkatuta irteera data, baina zigorra 2021 arte luzatu diote.



Etxeraten aburuz, presoez gainera, haien senide eta lagunei ere bizi osorako zigortzen zaie eta neurri horiekin «berehala» amaitu behar dela ohartarazi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario