jueves, 31 de enero de 2013

Sustrai argazki lehiaketa.

Alberto saria ematen Lideri
Lide Osinaga doa Errege Kopa ikustera


Urt. 31, 2013, 1:02 p.m. Oihana Elorza

Lide Osinagaren argazkiak irabazi du, originaltasunagatik, Sustrai argazki lehiaketa. Hauxe saria: otsailaren 7tik 10era Gasteizen jokatuko den saskibaloiko Errege Kopako partidu denak doan ikusteko bi bono. Zorionak!



Saskibaloia gai moduan hartuta, argazki originalak eta ezberdinak jaso gura zituzten Sustrai argazki lehiaketan. Dozena bat lan jaso dituzte eta guztietan onena Lide Osinagaren argazkia izan da aukeratua. Originaltasunagatik irabazi du lehiaketa Lide Osinagak. Argazki horretan epaimahaiak baloratu duena izan da, talde osoaren presentzia, talde giroa, batasunaren adierazle dala. Horrekin batera, fonduan agertzen den Sustraitxo maskota eta umeak enkuadre berdinian harrapatu izana, erabakiorra izan da sarixa irabazterako orduan. (Azpian duzue argazki irabazlea)



Saria, hauxe: otsailaren 7tik 10era Gasteizen jokatuko den saskibaloiko Errege Kopako partidu denak (7 partidu) doan ikusteko bi bono. Sustrai fruta denda izan da lehiaketako sustatzaileetako bat, eta bertako Albertok eman zion eskura saria Lideri.



Zorionak!



No hay comentarios:

Publicar un comentario