jueves, 17 de enero de 2013

Oñatiko atez atekoaren kontrako plataforma desegin egin da

Oñatiko atez atekoaren kontrako plataforma desegin egin da "errepresaliengatik" eta Bilduk dio "biktima papera" egiten ari dela


Urt. 17, 2013, 4:03 p.m. Eneko Azkarate


Zabor poltsak Oñatiko balkoi batzuetan zintzilik, atez atekoaren aurka protestatzeko.

Oñatiko atez atekoaren kontrako plataformak erabaki du bertan behera uztea bere jarduna, sortu zutenetik bizi izan dituzten "errepresaliak" direla-eta. "Batzuen aldetik ez eredugarriak ez demokratikoak diren jarrerak jasan behar izan ditugu, hainbat pintada, pankarta eta esaldi mingarri", diote hedabideetara igorritako komunikatu batean. Oñatiko Bildu Udal Taldeak leporatu dio "biktima papera hartzea" eta herrian "atez atekoaren ezarpenerako martxan den prozesu parte hartzailea oztopatzea". Prentsaurrekoa eman du goizean Oñatiko Bildu Udal Taldeak.



Eta arratsaldean, bi aldeek, batzarra egin dute gauzak argitzeko. Biek adierazi dute batzar hori, "egin dituzten bilera guztiak bezala, errespetuzkoa eta bi aldeen arteko begirunean oinarritutakoa" izan dela. Oharrean, Besteak beste, Plataformak, "gezurtatu egin du", komunikabide batzuek gaur jaso duten bezala, "mehatxatuak" izan direnik.





"Biktima papera" egitea leporatu dio Oñatiko Bildu Udal Taldeak atez atekoaren kontrako plataformari

Oñatiko atez atekoaren kontrako plataforma desegin egin da jasan dituen "errepresaliengatik"





Bi aldeek sinatutako ohar bat bidali dute hedabideetara batzarraren ostean.



Oharrean, Plataformak, "gezurtatu egin du", komunikabide batzuek gaur jaso duten bezala, "mehatxatuak" izan direnik.



"Jarduera amaitzen dutela adieraziz gutun bat igorri dugu komunikabide ezberdinetara eta beste eragile batzuek erabilera interesatua egin dute gutun horretaz, gure ahotan esan ez dituzten gauzak jarriz" diote Plataformakoek.



Bere aldetik, Oñatiko Bildu Udal Taldeak dio oharrean, goizean egin duten prentsaurrekoa eta bertan esandakoak egunkarietan argitaratutakoaren inguruan izan direla; "ez geneukan plataformaren gutunaren berri" adierazi dute Oñatiko Udal gobernua osatzen duten Bilduko zinegotziek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario